1. Instituzio-markoa eta diskriminazioaren kontrako politikak

Azpitalde hau erakundearen jarrera politikora, konpromisoen argitasunera eta diskriminazio egoerak saihestu eta jorratzeko politika zehatzak bermatzera bideratuta dago. Ikuspuntu intersekzionaletik, instituzioaren misioak eta bisioak ikuspegi hori esplizituki islatzea funtsezkoa da, desberdintasunen konplexutasunari eta korapilatutako izaerari aitorpena egiteko. Halaber, mekanismo formalak ezartzea beharrezkoa da, hala nola kode etikoak, protokoloak edo diskriminazioaren aurkako klausulak, erakundearen diskurtsoa eta praktikaren arteko koherentzia bermatzeko.

Scroll to Top