‘Pedagogia sendatzaile komunitarioak’ jardunaldia Donostian ekainaren 13an 

Sendatzeari, lurraldeari eta ongizate kolektiboari buruzko praktika komunitarioei buruzko elkarrizketak. 

Izen ematea

Donostia, 2026ko maiatzaren 22a. Entretejidas/Sareginak proiektuaren baitan, Zehar-Errefuxiatuekin entitateak “Pedagogia sendatzaile komunitarioak” izeneko elkarrizketa-jardunaldia egingo du ekainaren 13an Donostiako Cristina Enea Fundazioa

Osasun integralerako eskubidea, ingurumen-jasangarritasuna eta ekosistemen gozamenerako partaidetza kolektiboa lotzen dituzten komunitate-pedagogia sendatzaileei buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko topagunea eskaintzen du jardunaldi honek.

Hausnarketarako gune bat irekiko da, baso-bainuak bezalako praktikak eta feminismo indigenaetatik eratutako komunitate-sendatze prozesuak elkarrizketan jarriz.

Jardunaldia Cristina Enea Fundazioan ospatuko da. Bertan, hitzaldiak eta parte-hartzaileekin elkarrizketa irekiak uztartuko dira. Saioa Verónica Álvarezek dinamizatuko du (Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko eta NARE-Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Euskal Babes Programako teknikaria).

Hizlariak honako hauek izango dira: Angélica Padilla, Zehar-Errefuxiatuekin entitateko arreta psikosozialeko sarearen arduraduna; Sara Álvarez, Maya K’iche gizarte terapeuta; eta Violeta Torán, Basoko bainuen gida.

Jardunaldia Cristina Enean izango da, Donostian, ekainaren 13an, goizeko 11etatik 13etara. Izen-ematea doakoa da, eta esteka honen bidez egin daiteke: https://forms.office.com/e/EVtUmg1Y3B

Scroll to Top