Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat kongresua egingo dugu 2019ko urriaren 3an eta 4an, Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin.Kongresuan, hegoaldeko muga gurutzatzen duten emakumeek aurrez aurre izaten dituzten indarkeriak landuko ditugu, nazioarteko babesa ere biltzen duen ikuspegi integral eta feminista batetik. Alderdi teorikotik nahiz bidean eta harrera-tokietara iritsitakoan emakumeei ematen zaien laguntzaren ikuspegitik jorratuko ditugu gai nagusiak.
Estatuan, tokian eta alde batetik besterako guneetan migratzaileei arreta eta laguntza ematen dieten erakundeek hartuko dute parte kongresuan, bai eta giza eskubideetan, feminismoetan eta nazioarteko babesean espezializatutako erakundeek ere. Horrez gain, mugek emakumeen gorputzetan eta bizitzetan dituzten eraginak alderdi teorikoagoan lantzen dituzten erakundeak eta pertsona adituak ere izango ditugu.
Sakatu HEMEN programa deskargatzeko!
Izen-ematea eta informazioa: incidencia@cear-euskadi.org
Jrdunaldien koordinazio taldea honako pertsona hauek osatzen dute: Iker Barbero (EHU-UPV), Patricia Bárcena ( ZEHAR errefuxiatuekin), Beatriz de Lucas (ZEHAR errefuxiatuekin), Cristina Blanco (EHU-UPV), Iñaki Lasagabaster (EHU-UPV), Nieves Arrese (EHU-UPV), Itziar Caballero (ZEHAR errefuxiatuekin), Ana López Sala (CSIC) eta Mari Carmen Bolaño (EHU-UPV).