Migrazio eta Aniztasun Sarearekin Intersekzionalitate proiektuaren laugarren faseari ekin diogu

Migrazio eta Aniztasun Sareak Intersekzionalitate proiektuaren IV. faseari ekin dio Rafael Armesto abokatuaren eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko Zuzendaritza Batzordeko kidearen eskutik egindako prestakuntza juridikoarekin

Bilbo, 2025eko azaroaren 14a. Zehar-Errefuxiatuekin elkartean intersekzionalitatearen aldeko apustuarekin jarraitzen dugu, eta Intersekzionalitate proiektuaren IV. faseari ekin diogu: Hieslarien arreta sozialean eta komunitarioan ikuspegi intersekzionala txertatzeko sare-lanerantz.

Topaketa hau Intersekzionalitate proiektuaren laugarren fasearen esparruan Migrazio eta Aniztasun Sarearen lehen bilera izan da. Etapa berri honetan, eragin politikoan jarriko da arreta handiagoa, intersekzionalitatearen ikuspegia gizarte-eskuartzean kokatzeko helburuarekin. Topaketan Sareko erakunde ugariren eta gure erakundeko langileen parte-hartze handia izan zen.

Fase honen helburua da intersekzionalitatea gizarte-eskuartzean bultzatzen duten erakundeen arteko truke- eta sare-laneko dinamika egonkorrak sendotzea, eta kultur, funtzional eta genero-aniztasunaren ikuspegiak txertatzeko tresnak eta orientazioak zabaltzea, egoera ahulean dauden pertsona errefuxiatu eta migratuekin egiten den lanean.


Prestakuntza: Galdutako gaitasunaren bila. Pertsona erdigunean

Topaketaren ardatza Rafael Armesto abokatuak emandako prestakuntza izan zen, pertsonen intersekzionalitatea eta euren gaitasuna lantzeko gaitasun juridikoari buruzkoa; pertsonak erdigunean jarriz eta edozein pertsonaren ezgaitzeari alternatibak aztertuz. Gaiari lotutako lege eta dekretu ugari jorratu eta aztertu ziren, baita kasu eta epaiak ere, eta horietan parte hartzen duten erakundeak.

Scroll to Top