Bilbon, 2026ko martxoaren 21ean. Beste urte batez, Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna iritsi da, baina Euskadin bizi diren pertsona errefuxiatuek, aberrigabeek, migratuek eta giza eskubideen defendatzaileek oraindik ere ezin dituzte beren kultur eskubideak behar bezala baliatu.
Zehar-Errefuxiatuekin erakundetik azpimarratu nahi dugu arraza-diskriminazioak aisialdiko espazioetan, kultur parte-hartzean eta norberaren identitatea bizirik mantentzeko aukeretan ere eragiten duela. Horregatik, erakundeak berriro berretsi nahi du tratu-berdintasunarekiko, errespetuarekiko, bizikidetzarekiko, aniztasunarekiko eta Giza Eskubideekiko konpromisoa, bereziki pertsona errefuxiatu, aberrigabe eta migratuei dagokienez. Era berean, babesa behar duen edozein pertsonari, edonondik datorrela ere, diskriminaziorik gabe harrera egitearen garrantzia azpimarratzen du.
Erakundearen ustez, benetako harrera ez da soilik aterpe bat eskaintzea. Harrera egiteak esan nahi du pertsona errefuxiatuak euskal gizartearen parte gisa aitortzea, haien historia eta kultura ezagutzea, haien ibilbidea eta ezagutzak baloratzea, eta espazioak eta bizipenak partekatzea, bizikidetza interkulturala eraikitzeko.
“Eskubide kulturalak giza eskubideak dira. Migratzeak ez du esan nahi norberaren kulturari uko egitea; eraldatu egiten da, eta harrerako kulturarekin bizi. Eskubide kulturalak funtsezkoak dira giza duintasunerako, identitatea gordetzeko, baina baita hura berreraikitzeko ere, ekarpena egiten baitiete ongizate emozionalari eta sare komunitarioei”, azaldu du Javier Canivell-ek, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendariak, eta hauxe gaineratu du: “Eskubide kulturaletara irispidea izatea bermatzea funtsezkoa da gizarte askotariko, inklusibo eta ekitatiboak eraikitzeko”.
lAGORAtorio: kultura ariketan arrazakeriari aurre egiteko tresnak
Hori dela eta, “Eskubide kulturalak gauzatzean arrazakeriaren aurkako tresnak” izeneko koadernoa atera genuen, hiru planotan baliabideak eskaintzen dituena: autozaintzarako eta birjabetze kulturalerako tresna indibidualak; Sareginak proiektuan egindako laguntza sareetan eta laborategi kulturaletan oinarritutako tresna kolektiboak; eta aholkularitza, salaketa eta praktika egokien zabalkunderako tresna juridikoak. Euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz dago eskuragarri koadernotxoa.
Gainera, bideo bat ekoiztu dugu, hemen ikusi ahal izango ditugun eskubide kulturalei eta diskriminazioari lotutako hainbat testigantzarekin: https://www.youtube.com/watch?v=uiahpag9pAk
Bide batez, gogorarazten dizkizugu azken urteotan ekimen horren barruan argitaratu ditugun eta gure webgunean eskuragarri dauden bost koadernotxoak: zehar.eus/lagoratorio
- “Askotariko kulturetako emakumeak aisian eta haien kultur eskubideak erabiltzean baztertzearen aurkako tresnak” koadernotxoa
- “Arrazakeriaren aurkako tresnak lan-eremuan” koadernotxoa
- “Tresnak finantza bazterkeriaren eta banketxeen praktiketako arrazakeriaren aurka” koadernotxoa
- “Tresnak arrazakeriaren aurka etxebizitzen alokairuan” koadernotxoa
- “Tresnak poliziak etnia profilaren arabera egiten dituen identifikazioen kontra” koadernotxoa
XXIX MARTXA
Aurtengo MARTXA martxoaren 22an izango dela, 11:30ean, Pasaian, Trintxerpeko merkatuan hasi eta 13:00etan Boulevardeko kioskoan amaituko dena. Ibilaldiaren manifestua mezu elektroniko honekin batera doa.
Oraingo honetan, “ERROLDARIK GABE, IZATERIK EZ” lelopean, ERROLDA pertsona zaurgarrientzeko hesia izateari uztea eta gure udalerrietan bizi diren pertsona guztien oinarrizko eskubideei atea irekitzen dien giltza bihurtzea eskatuko dugu.
Hemen ikus ditzakezue martxoaren 21a, Arraza Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta prestatu genituen reelak: “Arrazakeriaren aurkako tresnak, kultura-eskubideetarako sarbidea bermatzeko”. Bertan, kalera atera ginen galdera hau egiteko: zer dakite pertsonek kultura-eskubideei buruz? Gainera, pertsona migratuek eta errefuxiatuek #kulturaeskubideak eskuratzeko sustatzen dituzten ekimenak bildu ditugu, eta oraindik ere kultura-bizitzan parte-hartze osoa bermatzeko dauden oztopoak agerian uzten ditugu.
PARTEKATU:
https://www.instagram.com/reel/DWBp-RcNaDu/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=MzRlODBiNWFlZA==
https://www.instagram.com/reel/DV7-GIENiWS/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=MzRlODBiNWFlZA==
https://www.instagram.com/reel/DWGRLdJttoz/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=MzRlODBiNWFlZA==

