Maiatzak 21. Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna. Aniztasuna bere forma guztietan ospatzen dugu Gasteizko Emakumeen Etxean egiten den solasaldian

Narratibak lehian: Kultur aniztasuna eta diskriminaziorik eza Euskadin‘ solasaldian Mutse Chouwey eta Leo Bueriberi izango dira lagun

Gasteiz, 2026ko maiatzaren 18a. Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak bat egiten du Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren harira antolatutako solasaldiarekin. Topaketa ostegun honetan izango da, maiatzaren 21ean, 18:00etan, Gasteizko Emakumeen Etxean, eta izenburu hau izango du: Narratibak lehian: Kultur aniztasuna eta diskriminaziorik eza Euskadin.

Solasaldian parte hartuko dute Mutse Chouwey, artista sahararrak eta Desertia proiektuaren sortzaileak, eta Leo Bueriberi gasteiztar musikari eta aurkezleak. Saioa Marta García Teránek gidatuko du, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko Gizarte Eragin eta Partaidetza arloko zuzendariak.

Jarduera hau Eusko Jaurlaritzaren Eraberean Sarearen baitan antolatu da; sare horren helburua da arraza-, etnia- edo nazio-jatorriagatik nahiz sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik gertatzen diren diskriminazioei aurre egitea, eta Zehar-Errefuxiatuekin ere sare horretako kide da.

Solasaldian bi protagonisten bizipenak eta ibilbideak izango dira hizpide, eta, horrez gain, Sareginak, proiektuaren barruan garatutako Wikimedia Laborategia ere aurkeztuko da. Proiektu horren helburua da emakume errefuxiatu, migratu eta arrazializatuen ikusgarritasuna, ahalduntzea eta parte-hartzea indartzea, artearen, ikerketaren eta ekintza kolektiboaren bidez.

Scroll to Top