Kultura Aniztasunaren Mundu Egunaren harira, Arabako hainbat kuadrilla eta erakunde indarrak batu ditugu gure aniztasunaren aberastasuna ospatzeko, topaketa- eta errespetu-guneak eraikitzearen garrantzia aldarrikatzeko. ADSISek, hainbat kolektibo eta hezkuntza-zentroekin batera, hainbat ekimen bultzatu ditu, hala nola Kultur Etxean egindako merendola eta nazionalitate desberdinetako pertsonek parte hartu duten bideo baten grabazioa. Bideo horrek gogorarazten digu kulturartekotasuna guztiontzat aberasgarri den balioa dela.
Eskerrik asko ekimen hauek posible egiten dituzuen guztioi, aniztasuna hitz bat baino gehiago delako: batzen gaituen errealitatea da.
