Zuzendaritza-batzordea

Javier Galparsoro

Zuzendaritza-batzordeko lehendakaria. 1978an lizentziatu zen Zuzenbidean Deustuko Unibertsitatean eta 1979tik Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan dihardu abokatu.

Asilo-eskubidearekin lotutako bere ibilbide profesionalean, 1989an bat egin zuen Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearekin (CEAR).

Asilo- eta atzerritartasun-zuzenbideko irakaslea da abokatutzan sartzeko masterrean eta atzerritarren ofiziozko txandan. Hainbat artikulu idatzi ditu eta aterpeari, atzerritartasunari eta giza eskubideei buruzko argitalpenetan parte hartu du egile gisa. Hainbat komunikabidetan esatari izan da.

1996. urtean, Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen eraketan hartu zuen parte eta, ordutik, presidentea da.

 

Arantzazu Askasibar

Zuzendaritza-batzordeko lehendakariordea.

Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 1986an, eta Liberty Seguros enpresan egin du bere ibilbide profesionala.

– Bertan, 34 urtez aritu zen lanean, harik eta ezbeharren eta ekoizpenaren arloko manager gisa aurretiko erretiroa hartu zuen arte. Bere lana hainbat GGKEetako boluntariotzarekin konbinatu du, besteak beste, Caritasen parte hartu du laneratzeko Norabide programaren hastapenetan, eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko Batzorde Iraunkorreko kide izan da 2008tik 2013an desegin zen arte. 2021ean Zeharreko zuzendaritza-batzordeko kide izatera igaro zen presidenteorde kargua bere gain hartuta.

 

Arantza Chacón Ormazabal

Zuzendaritza-batzordeko ahotsa.

Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna da eta Garapenerako Lankidetzan eta Giza Eskubideetan espezializatua da. Bere ibilbide profesional guztia behartutako desplazamenduekin eta nazioarteko babesarekin lotuta egon da gobernuz kanpoko erakunde desberdinetan (SEADen Lagunen Elkartea). Konpromiso sendoa du giza eskubideak, feminismoa eta berdintasun ekonomiko, sozial, kultural eta politikoa sustatzean.

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendari nagusia izan zen; aurretik, Oñatiko “Larraña Etxea” eta Tolosako “Zuloaga Txiki” nazioarteko babesa eskatzen duten zentroen koordinatzailea izan zen. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen esku-hartze estrategia ere koordinatu zuen, eta zuzendaritza taldeko kide da 2019tik.

 

Sonia Prieto

Zuzendaritza-batzordeko diruzaina.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da, bere ibilbide profesionalaren hasieratik aholkularitzaren arloan aritu da. Administrazio elektronikoan, analitikoan eta informazio-sistemetako kalitate-prozesuen kontrolean espezializatua, etxebizitza publikoarekin lotutako arloetan egin du lan. Egun, herritartasun aktiboa sustatzeko eCivis elkarteko lehendakaria eta Nuestra Señora de Europa Ikastetxeko Guraso Elkarteko kidea da. Bere ustez, bi jarduera horiek ez dira behar bezala aintzatesten esparru profesionaletik kanpo daudelako, baina berarentzat etengabeko ikaskuntza esparruak dira.

 

 

 

Rafael Arnesto

Zuzendaritza-baztordeko kidea 2006tik.

1977tik abokatua da jardunean eta, egun, Gordoniz Bufeteko zuzendaria da, zuzenbidearen hainbat adar lantzen dituen bulegoa. Bere ibilbide profesionala familia-zuzenbidearekin, oinordekotzarekin lotutakoarekin eta, batez ere, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideen defentsarekin lotuta egon da.

 

 

 

 

Jorge Canarias

Zuzendaritza-baztordeko kidea 2006tik.

Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua. CEARen Zerbitzu Juridikoetan laguntzailea izan da eta Asiloko Abokatuen Europako Sarearen (ELENA) Espainiako koordinatzailea. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Bilboko campusean.

 

 

 

 

 

Marian García

Zuzendaritza-baztordeko kidea.

Gizarte Lanean diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bidesari elkarteko zuzendaria ere bada eta Caritasen eta Gurutze Gorrian egin du lan, esku-hartze soziala eta proiektuen koordinazioa tartekatuz. Nazioarteko babesa eskatu duten pertsonekin, pertsona migratuekin, adingabeak dituzten familiekin, pertsona nagusiekin eta gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonekin lan egin du, eta esperientzia dauka boluntario taldeek martxan jarritako proiektuak laguntzen. Bizkaiko esku-hartze sozialeko etika-batzordeko kidea da, eta Bizkaiko Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kide ere izan da.

Zuzendaritza-Taldea

Javier Canivell Fradua 

Zuzendari nagusia

Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresen Aholkularitza Juridikoko Masterra, Deustuko Unibertsitatean. 1993tik jardunean dagoen abokatua. Bere ibilbide profesional osoa batez ere migrazioari, atzerritartasun-eskubideari eta nazioarteko babesari lotuta egon da.

1999an hasi zen Zehar-Eerrefuxiatuekin lanean, boluntario gisa; gerora, talde juridikoko kide izan da, abokatu eta koordinatzaile gisa. Halaber, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendari nagusi izendatu aurretik, zuzendaritza-taldeko kide izan zen.

Atzerritartasun-zuzenbideko eta nazioarteko babeseko irakaslea izan da Abokatutzaren hainbat ikastetxetan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko praktika juridikoko eskolako eta Deustuko Unibertsitateko klinika juridikoko ikasleen tutorea. Hainbat prestakuntza-ikastaro eman ditu hainbat erakunde eta kolektiborentzat.

Artikuluak idatzi ditu eta egilekide gisa parte hartu du atzerritartasunari, nazioarteko babesari eta giza eskubideei buruzko argitalpenetan.

 

 

Jon Solaguren

Ekonomia eta Finantza Zuzendaria

Enpresa Zeintzietan lizentziaduna da. Zazpi urtez egin zuen lan ATTEST Consulting enpresan auditore eta aholkulari gisa. 2006tik Zeharren Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren Estrategiaren arduraduna da, baita zuzendaritza taldeko kidea ere.

 

 

 

Marta García Terán

Eragin eta Parte-hartze Sozialeko Zuzendaria

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, garapenerako lankidetzako eta hezkuntza emantzipatzaileko masterra, komunikazioan, generoan, giza eskubideetan eta haurren eskubideetan espezializazioa duena, gainera, komunikabideekin esperientzia dauka, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta nazioarteko erakundeetan esperientzia ere. 2010etik komunikazio, intzidentzia eta kanpainetako estrategia integratuak garatu, inplementatu, monitorizatu eta ebaluatzeaz arduratu da, lehenik UNICEF Nikaraguan (2010-2016), eta, ondoren, Nazioarteko Save the Childrenen (2016-2020), bai Nikaraguan, bai Latinoamerikarako eta Kariberako eskualde-mailan; eta Save the Children Espainian (2020-2023), betiere programen eta esku-hartzeen sinergiak ziurtatuz eta tokiko, eskualdeko eta munduko lehentasunekin lerrokatuz.