AUTOEBALUAZIO INTERSEKZIONALA

INTERSEKZIONAL AUTOEBALUAZIO-TRESNAREN ERABILERAKO PRINTZIPIOAK

Tresnak ez du helburu akatsak ebaluatzea edo seinalatzea; baizik eta hausnarketa, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzea du helburu. Baliabide bat da gure egiten dugunaz pentsatzeko, faltan dagoena antzemateko eta modu kolektiboan praktika bidezkoagoak eta ikuspegi intersekzionalarekin koherenteagoak eraikitzeko.

•Hausnarketa, ez ebaluazio zigortzailerako
Akatsak adieraztea edo epaiak egitea ere ez da helburua. Autoebaluazio zintzoa eta sakona erraztea da xedea, autokritika eraikitzailetik abiatuta, aurrerakuntzak antzeman, tentsioak aipatu eta hobekuntza posibleak proiektatu ahal izateko.

begi-bistakoa eta ikusezina dena begiratzera gonbidatzen gaitu
Tresnaren galderak gure praktikak, erabakien eta egiturak aztertzera gonbidatzen gaituzte, egiten duguna zein oraindik egiteko dagoena identifikatzen lagunduz.

Tresna bizia eta moldakorra da
Aldizka erabil daiteke, testuinguru desberdinetara egokitu eta prestakuntza-prozesu edo hobekuntza antolaketarako oinarri gisa baliatu daiteke. Garrantzitsua da jarrera irekia, arduratsua eta etengabeko ikaskuntzakoa mantentzea.

Para tener en cuenta:

Galdera guztiak erantzun behar dira

Galdera bakoitza garrantzitsua da ikuspegi osatua izateko eta hobekuntza-aukerak antzemateko. Ez da beharrezkoa erantzun guztiak jakitea: zalantzek ere laguntzen dute ikasten eta aurrera egiten.

Indibidualki edo kolektiboki aplikatu daiteke

Tresna modu indibidualean erabil daiteke, hausnarketa pertsonala sustatzeko, edo modu kolektiboan, taldearen elkarrizketa eta konpromisoa bultzatzeko.

Zer behar da tresna erabiltzeko

  • Denbora nahikoa eta etenik gabea izatea
  • Errespetu eta zaintza giroa
  • Prozesua gidatzeko bideratzailea (taldean egitekotan)
  • Pentsatzeko, besteengana zuzentzeko, autoanalizatzeko, zalantzak sortzeko eta konpromisoak hartzeko jarrera irekia

Zer egin emaitzekin? Behin tresna ezarrita:

  • Erantzunak eta oharrak sistematizatu
  • Indarguneak eta hobetzeko alderdiak identifikatu
  • Arreta edo jarraipena eskatzen duten gai gakoak lehenetsi
  • Kolektiboki hausnartzea sustatzeko, taldearekin emaitzak partekatu
  • Aurkikuntzak erabili ekintzak planifikatzeko, protokoloak berrikusteko edo formakuntza berriak diseinatzeko
  • Prozesuak aktibatzeko tresna, ez diagnostikoak ixteko

Tresna hau ezartzea zaintza-, zintzotasun- eta ardura-ekintza da. Batez ere, baitatik gure erakundeak eraldatzeko apustua da, koherentzia eta justiziarekin.

Norbanako-maila

Autohausnarketa eta azterketa pertsonala sustatzen ditu, taldeko pertsonen praktikak, sinesmenak eta jarrerak ikuspegi intersekzionaleko balioekin bateragarriagoak eta koherenteagoak izan daitezen.

Erakunde-maila

Barne-politiken, arreta-protokoloen eta prozesu instituzionalen berrikuspen kritikoa errazten du, ikuspegi intersekzionala modu eraginkor eta jasangarrian antolaketa-egituran txertatzeko helburuarekin.

Sare eta aliantza-maila

Erakundeak ingurune kolaboratiboetan duen rola eta gizarte-eraldaketarekiko duen konpromiso kolektiboa hausnartzera gonbidatzen du, espazio bidezkoago, askotariko eta inklusiboagoak eraikitzeko bidean egiten duen ekarpena aztertuz.

Scroll to Top