AUTOEBALUAZIO INTERSEKZIONALA

AUTOEBALUAZIO INTERSEKZIONALA

Tresna hau baliabide praktiko, etiko eta eraldatzaile gisa sortu dugu, barne-hausnarketarako eta ikuspegi intersekzionalaren aplikazio praktikoa indartzeko prozesuei laguntzeko. Norberaren praktikak, egiturak eta harremanak begirada kritikoarekin aztertzea ahalbidetzen duen tresna izateko helburuarekin, zintzotasunez eta irekitasunez erabiltzeko pentsatuta dago. Zintzotasunetik, irekitasunetik eta zentzu kritikotik aplikatu behar da, Bere balioa ez datza soilik ematen diren erantzunetan, baizik eta tresnaren erabilerak berak irekitzen dituen gogoeta-prozesuetan eta hortik eratorritako erabakietan.

Tresna honek egituratutako autoebaluazio kritikoa hiru mailatan egitea ahalbidetzen du:

Norbanako-maila

Autohausnarketa eta azterketa pertsonala sustatzen ditu, taldeko pertsonen praktikak, sinesmenak eta jarrerak ikuspegi intersekzionaleko balioekin bateragarriagoak eta koherenteagoak izan daitezen.

Erakunde-maila

Barne-politiken, arreta-protokoloen eta prozesu instituzionalen berrikuspen kritikoa errazten du, ikuspegi intersekzionala modu eraginkor eta jasangarrian antolaketa-egituran txertatzeko helburuarekin.

Sare eta aliantza-maila

Erakundeak ingurune kolaboratiboetan duen rola eta gizarte-eraldaketarekiko duen konpromiso kolektiboa hausnartzera gonbidatzen du, espazio bidezkoago, askotariko eta inklusiboagoak eraikitzeko bidean egiten duen ekarpena aztertuz.

ERABILERAKO PRINTZIPIOAK

Scroll to Top