
Bilbo, 2026ko martxoaren 8a. Gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Zehar-Errefuxiatuekin erakundetik berdintasunean, errespetuan eta aniztasunean oinarritutako gizarte bat aldarrikatzen dugu. Aurten ere, bereziki emakume errefuxiatu, aberrigabe, migratu eta defendatzaileen babesa, harrera eta giza eskubideak bermatzeko beharra azpimarratu nahi dugu.
Egindako lan guztia aldarrikatu nahi dugu, eta aurten arreta berezia jarri nahi dugu Deserrotuak: ez da klima, kapitala baizik ikastaroaren bigarren edizioan: behartutako desplazamenduak ulertzeko, ikuspegi antiarrazista eta feministatik abiatutako elkarrizketak. Ikastaroa lekualdatze behartuei begirada intersekzionala aplikatzeko beharretik sortu da, zapalkuntza gurutzatuek ahultasun espezifikoak nola sortzen dituzten aztertuz. Gainera, akademian eta aktibismoan emakumeen papera nabarmendu nahi dugu, esate baterako, Mara Viveros, Yayo Herrero, Pastora Filigrana eta Amaia P. Orozco bezalako figuren parte-hartzearekin.

Nazioarteko babesa eskatzen duten emakumeen kopuruak gora egin du
Azpimarratzekoa da gero eta emakume gehiagok eskatzen dutela nazioarteko babesa. 2015ean, 5.827 emakume iritsi ziren, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen %37. 2020an, kopuru hori 41.694 emakumera iritsi zen, kopuru osoaren %47. Eta 2025ean, 59.597 emakume izan ziren, zehazki, eskatzaileen %41.
Javier Canivell Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendariak azaldu duenez “Harrera egiteaz hitz egiten dugunean, ez dugu soilik ostatu emateaz hitz egiten, teilatua eskaintzeaz baizik. Emakume errefuxiatuak osatzen dugun euskal gizartearen parte gisa onartzeaz ari gara, haien historia eta kultura ezagutzeaz, ibilbidea eta ezagutzak balioesteaz eta gurea hurbiltzeaz, guztion artean espazioak, bizipenak eta kulturen arteko benetako bizikidetza sustatzeaz “
Emakume errefuxiatuen eskubideak bermatzeko proiektuak
Emakumearen Nazioarteko Egunean, gure lurraldean iristen diren emakume errefuxiatuen, aberrigabeen, migratuen eta giza eskubideen defendatzaileen eskubideak bermatzeko egiten ditugun proiektu guztiak azpimarratu nahi ditugu:
lAGORAtorio
Zehar-Errefuxiatuekin erakundean uste dugu migratzeak edo babesa eskatzeak ez duela esan nahi norberaren kultura alde batera utzi behar denik. Hala ere, aisialdian eta kultura-partaidetzan berdintasun-baldintzetan aritzeko momentuan egiturazko oztopoak aurkitzen ohi dira, hala nola arrazakeria instituzionala edo errekonozimendu falta, eta horrek zaildu egiten du emakume errefuxiatuek eta migratuek kulturarako duten eskubidea erabat gauzatu ahal izatea. Horren aurrean, lAGORAtorio proiektua bultzatzen dugu, ikerketa eta ekintza kolektiborako espazio bat, errefuxiatuekin batera diskriminazio horiek identifikatu eta horiei aurre egiteko tresnak eraikitzen dituena.
Sareginak: kultur eta gizarte narratibak aniztasunetik ehuntzen
Sareginak proiektuak emakume artistengan jartzen du fokua. Arte-sorkuntza laborategien, ikerketa parte-hartzaileko eta komunikazio komunitarioko laborategien bidez, emakume hauek kontakizuna eraldatzen dute, haiek beraiek eraiki eta zabal ditzaten euren istorioak. Helburua ez da soilik narrazioak aldatzea, espazio publikoan eta komunikabideetan eragitea baizik, aniztasuna eta emakume hauen ahotsa bizi garen gizartearen parte aktibo bihurtu daitezen.
Hori guztia hainbat tresnaren bidez, hala nola artearen bidez, edo Wikiemakumeok ekimenarekin elkarlanean. Ekimen horren bultzatzaileak, Mentxu Ramilo Araujok, 2025eko Emakunde Saria jaso du, emakumeen ezagutza askeari eta ahalduntze digitalari egindako ekarpenagatik. Hamar urte bete berri ditu lankidetza-proiektu horrek.
NARE, giza eskubideen defendatzaileen babesa
Azkenik, NARE programa nabarmendu nahi dugu: Euskadiko giza eskubideen defendatzaileen babes-programa, jatorrizko komunitateetan arriskuan dauden pertsonei 15 urtez harrera egiten ibili dena. NARE programak hartutako pertsonen %70 baino gehiago emakumeak izan dira, honek agerian uzten du defendatzaile izateagatik eta emakume izateagatik jasaten duten diskriminazio eta indarkeria bikoitza . Urte hauetan emakumeak izan dira babes hori gehien eskatu dutenak, emakumea izanda eskubideak defendatzea ez baita erraza.
Mobilizazioak:

