Egin dugun azkeneko txostena “Hariari tiraka. Entretejidas/Sareginak laborategiaren ikaskuntzak eta proposamenak” partekatu nahi dugu, eskuragarri gure webgunean: Sareginak
Irailaren 24an, arratsaldeko 17:00etan, hitzordua duzu Bilborock-en, Bilbon. Gonbidatzen zaitugu ENTRETEJIDAS I proiektuaren itxiera ekitaldian parte hartzera. Topaketa, hausnarketa eta ospakizun kolektiborako espazio-laborategia izango da, proiektuko artistek eta laguntzaileek parte hartuta.
Txosten honen helburua ez da entsegu akademikoa izatea, ezta Laborategi kulturala bezalako bizipen-esperientzia hain poliedrikoaren inguruan zalantzan jarri ezin diren egiak barne hartzen dituen txostena izatea ere, Entretejidas/Sareginak Laborategi kulturala hain zuzen. Zein izan dira Laborategiaren jatorria, helburua, parte-hartzaileak eta haren sorrera bultzatu zuten arazoak edo beharrak azaldu ditugu. Era berean, erabilitako ikuspegi metodologikoa, parte hartzeko estrategiak eta egindako jarduerak azaldu ditugu.

Hastapen pedagogiko, sortzaile edo kolaboratzaileak zeintzuk izan diren nabarmendu nahi izan dugu, izan ere, prozesua errazteko tresnekin batera, horiek izan dira gida. Zentzu horretan, egindako talde-dinamikak bizitzeko moduaren inguruko gure hausnarketak, funtzionatu duten kontuak, sortutako erronkak eta konponbideak nabarmendu nahi izan ditugu. Hori guztia, ikaskuntza eta gomendio nagusien eraikuntza errazteko, politika publikoek eta kultur erakundeek eraikuntza narratiboko prozesu horiek aitortu eta babes ditzaten.
Donostia eta Bilboko Udalek eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek finantziatzen duten Entretejidas/Sareginak proiektu honek narratiba aldatu nahi du, diskriminazioari aurre egiteko eta diskurtso berriak sortzeko. Zehar-Errefuxiatuekin erakundean arreta jartzen dugu migrazio-prozesu bat bizi izan duten emakumeek sortutako eta protagonizatutako narratibetan. Emakume errefuxiatu, migratzaile eta desplazatuen ondoan bidea egiten ari gara beraien oinarrizko eskubide kulturalak izateko behar diren baliabideak eta tresnak eskuratu ditzaten.
