@MRFIJODOR, “Gray Heron: The Good Immigrant”. II Edición del Nichelino Lights Up Fest. Nichelino, Italia.
«Gray Heron: The Good Immigrant» obrak aterpe bila dabiltzan pertsonen errealitatea islatzen du koartza hauskararen migrazio-bidaiaren metafora oinarri hartuta, hegazti horrek Zirkulu Polar Artikora migratzen baitu eta horretarako mehatxuz betetako bidaia egin behar izaten du.
Mrfijodor artista urbanoak bidaia hori berrinterpretatu du bere lanean. Interpretazio garaikide eta modernoa da; gaur egun errefuxiatuek, migratzaileek eta aberrigabeek aurre egin beharreko objektu eta «paperen» konposizio argi, artikulatu eta egokia. Kritika gordina egin du artistak; egunen batean «etxe» deitu nahiko lioketen tokira iritsi arte bizitako egoera latz eta bidegabeen erabateko kritika, askotan gerren eta antzeko beste arrazoi beldurgarri batzuen ondorioz etxea izateko eskubidea ukatu baitzaie.
Horren guztiaren metafora bat da koartza hauskararen bidaia. Izan ere, hegazti hori (derrigortuta migratzen duten pertsona asko bezala) mehatxupean bizi da etengabe; harrapatu, esplotatu eta galtzeko arriskua du (klima-aldaketaren ondorioz). Ihes egin beharra du eta toki seguruetara joan beharra du etengabe.
Obra honen bidez, Benzo Fijodorrek eta Zehar-Errefuxiatuekinek lankidetza bat abiarazi dute artea, aktibismoa eta moda maite duten pertsonentzako kapsula-bilduma baten bidez, lanaren izena bera erabilita: GRAY HERON (koartza hauskara). Bilduma horrek errefuxiatuek, migratzaileek eta herrigabeek bizi behar duten guztia biltzen du, honako hitz eta irudi hauen bidez: mugako kontrola, bisatua, etxe berria, egoitza-baimena, pasaportea, kreditu-txartela, lana, alokairua, herritartasun-eskaera…
Bildumak GRAY HERON lanaren diseinua duten jantziak barne hartzen ditu, kotoi organikoz eta material birziklatuz egindakoak. Horrez gain, tote bag bat eta botila termiko zuri bat ere baditu.