Datak: Maiatzaren 30etik ekainaren 6ra (erakusketa) | Ekainaren 6an, 10:00etan (ekintza)
Lekua: Baionako bulegoa (Baiona kalea 1-3, Behea, Bilbo)
Antolatzaileak: Zehar-Errefuxiatuekin eta Piper Txuriak
Zehar-Errefuxiatuekin erakundetik ezinbestekoa dela ohiko ereduak birpentsatzea gizarte bidezkoago baterantz aurrera egiteko pentsaten dugu. Horregatik, Piper Txuriak elkartearen lidergo eta esperientziarekin bat eginez, “Gizonak Berdintasunaren alde eta Maskulinitate Berriak. 24 irudi gizarte berri baten alde” erakusketa aurkezten dugu.
Maskulinitate berriei buruz hitz egitea premiazkoa da, maskulinitate hegemonikoak rol zurrunak inposatzen dituelako, garapen pertsonala mugatzeaz gain, komunitateak zatitzen eta egiturazko indarkeriak sortzen dituelako. Ekimen honek agindu horiek zalantzan jartzea du helburu, maskulinitatearen eredu alternatiboak hausnartzeko guneak proposatuz. Irudien eta testuen bidez, Piper Txuriak erakundeek beste gizontasun batzuk ikusgarri bihurtu nahi ditu, berdintasun errealaren aldekoak. Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen aldetik, gizon izatea eta egitea ikuspegi gurutzatu eta inklusibo batetik landu nahi dugu.

Baina erakustea ez da nahikoa: elkarrizketa aktiboa bultzatu nahi dugu, gizonak autokritikatik eta entzuketatik abiatuta konprometitzera animatuz, gizarte bidezkoago baten eraikuntzan parte har dezaten. Barneko eta kanpoko hazkunde espazioak sortu nahi ditugu, zaintza guneak indartu eta aldaketa jasangarri bat lortzeko, azaldu du Eneko Caballerok, Gizarteratze Arloko kideak.
Erakusketa eta topaketa bi proposamen osagarri dira, aldaketa progresiboa bultzatzeko:
Erakusketa (maiatzaren 30etik ekainaren 6ra): 24 irudi bilduko ditu, estereotipoak hausten dituztenak eta kapitalismo hegemonikoan ezarritakoa berriz pentsatzera gonbidatzen dutenak. Gizontasun anitzak irudikatzen dituzte, dibertsitatea eta berdintasuna errespetatzen dutenak.
Topaketa (ekainaren 6an, 10:00etan): Piper Txuriak-ek dinamizatuko duen saio garrantzitsua izango da, maskulinitate aske, bidezko eta toxikotasunetik urrun bat eraikitzeko gakoak partekatzeko eta kolektiboki eztabaidatzeko.

Ekintza hauek ez dira soilik alternatibak erakusteko; parte hartzeko eta eraldaketa pertsonal eta sozialerako bide zehatzak irekitzen dituzte.
