Serratek CEARekin bat egiten du Mediterraneoko heriotzen amaiera aldarrikatzeko

 

CEARrek eta Joan Manuel Serrat abeslariak bat egin dute  “Gure Mediterraneoa berreskura dezagun” izeneko bideoa aurkezteko. Ekimenaren helburua, Europaren pasibotasunaren aurrean, modu sistematiko eta jarraian, Mediterraneoan hiltzen diren milaka errefuxiatuen egoera salatzea da.

CEARrek nabarmendu du, urte bete pasa dela Aylanen irudia hedabide guztien portadetan ikusi genuenetik eta oraindik ere, Europar Batasunak ez diela errefuxiatuei beste aukerarik uzten: Paradoxikoki beraien bizitza arriskuan jarri behar dute gerra eta jazarpenetik ihes egiteko.

Azkeneko 16 urteotan 30.000 pertsona inguru hil dira Mediterraneoan, beraien bizitza salbu jartzen saiatzen ziren bitartean. Aylanen argazkia ikusi genuenetik, 4.182 pertsona hil dira itsaso bereko ur sakonetan. Salbamendu operazio eraginkorrik ezean, CEARrek Europako agintariei “birkokatze eta birlekuratze prozesuen  geldotasun ulertezin eta onartezina” leporatzen die. Horrez gain, asilo eskatzaile gehiagoren helduera eragoztea espainiar Estatuko kostetara heltzen direnean egotzi die, EB-Turkia akordiarekin demostratzen dena. Momentu honetan,  akordioa Europako Herri Defendatzailea ikertzen ari da CEARrek jarritako kexaren ondorioz, 294 erakundeen babesa eta 11.000 hiritarren sinaduraren babesarekin.

Joan Manuel Serratek bat egin du aldarrikapenarekin, bere esanetan “gaur egungo Mediterraneoa izen bereko nire abestia inspiratu zuen espiritutik oso urrun dago eta”.

CEARrek gogorarazi du Aylanen argazkiaren ostean, mundu mailan suertatu zen elkartasuna ez dela bat etorri Europako agintariek hartutako erabakiekin. Estrella Galan, CEAR-eko Zuzendariaren esanetan, “tamalez, orain dela urte bete entzun genituen hunkipen hitzaldiak bertan behera gelditu dira eta Aylan bezalako beste milaka umeek egunero egin behar dute bidaia arriskutsu hori Europan asiloa eskatu ahal izateko. Gainera, heltzean, oso gutxitan ematen zaie behar duten Nazioarteko Babesa eta ematen zaienean, askotan, gogoz kontra egiten da. Gogoan ditugu ere Grezian dauden milaka errefuxiatuak, bere bizitzarekin zer gertatuko den ez dakitenak”.

Galanek nabarmendu duenez “mundu osoan hiltzen diren errefuxiatuen %80a Mediterraneoko uretan zentzen dira. Egoera tamalgarri honi aurre egiteko eta asiloa Europan eskatu ahal izateko, mugaldeak pasatzeko bide seguruak erraztu behar dira, errefuxiatuek ezin dituztelako beraien bizitzak jokoan jarri herrialde seguru batetan bidezkoa den nazioarteko babesa eskatu ahal izateko”.

Azkenik, CEARrek esker onak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten pertsona guztiei, Joan Manuel Serrati aipamen berezi bat eginez, bere parte-hartze desinteresatuagatik.

 

 

Bizirik atera zirenen arteko topaketa

2015eko azaroaren 15ean, topaketa bat antolatu zen gerra zibilean eta frankismoan zehar erbestean bizi izan zirenen, erbesteratutakoen ondorengoen eta gaur egun Euskadin bizi diren errefuxiatuen artean. Parte hartu zuten pertsonei egindako elkarrizketa sakonen hainbat zati, Asylum komikiaren irudiak eta esanahi berezidun objektuak abiapuntu hartuta, taldean gure hausnarketak eta sentipenak partekatu genituen, erbesteak gure bizitza pertsonalean, familia-bizitzan eta bizitza-sozialean izan dituen eraginei buruz.

IMG_4059

Guardar

Tailerrak errefuxiatuekin

2015eko urtarrilaren 16an eta otsailaren 6an, bi tailer egin ziren errefuxiatuekin. Tailer horietan, gure bizitzako istorioak partekatu genituen eta indartsu egiten gaituzten elementuak berreskuratu genituen:egoerari aurre egiteko estrategiak eta baliabideak.

taller memoria 6 feb092

Guardar

Guardar

Salmenta-Puntuak

Asturias:

Kantabria:

Katalunia:

Euskal Herria:

Extremadura:

Madril:

SISTEMATIZAZIOA – Memoria partekatuak

Esperientzia sistematizatzeko prozesu bat garatu da; horren bidez, proiektuaren historia berreskuratu da, eta kritikoki aztertu eta interpretatu da, ondorioak, ikaskuntzak eta gomendioak biltzeko, gure jarduna hobetu eta beste pertsona eta erakunde batzuekin partekatze aldera.

Prozesu horren bidez, ekimena aztertu dugu, eta erbesteratze-esperientziari aurre egiteko gakoak aurkitu ditugu, esperientzia horien unibertsaltasuna agerian jartzeko eta gaur egun, hemen eta orain, modu bihozbera eta duinean harrera egiteko Euskadira iristen direnei.

Prozesuari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honetan: info@cear-euskadi.org

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube