Kolektiboen arteko topaketa
Memoria historikoa lantzen duten eta errefuxiatu zein etorkinekin lanean ari diren kolektiboak elkartzeko gune bat sortu da, elkarren lan-esparrua ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko nola txertatzen ari diren erbestea bakoitzaren lan- eta ekintza-agendetan.
Itzuli proiektuaren aurkezpenera
Memoria partekatuak – Unibertsitateko egitasmoak
![]() Espazio hau Gernika Gogoratuz eta EHUrekin elkarlanean sortu da; bertan, unibertsitateko hainbat eragilek eta giza eskubideen, bakearen kulturaren eta behartutako migrazioen alorrean lan egiten duten elkarteetako zein gizarte-mugimenduetako hainbat ordezkarik parte hartu dute. Espazio horren helburua zen Unibertsitatearen eta antolatutako gizarte zibilaren arteko artikulazioa eta aliantza estrategikoak sustatzea, gerrari eta behartutako lekualdatzeei aurre egiteko eta pertsonen zein herrien giza eskubideak defendatzeko. |
|
![]() EHUko Lankidetza Bulegoarekin elkarlanean, “Europa eta Asilo Eskubidea:historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean” jardunaldia antolatu da, honako helburu honekin : Europako asilo-sistema eta EB egungo egoerari ematen ari zaion erantzuna hobeto ezagutzea, Hegoaldeko Mugan errefuxiatuen eskubideen urraketen arloan gertatzen ari dena aztertzea eta egungo testuinguruak elkartasun internazionalistari jartzen dizkion erronkak jorratzea. |
Itzuli proiektuaren aurkezpenera
Memoria partekatuak – Hizketaldiak
Hainbat udalerritan hizketaldiak antolatu dira errefuxiatu baten eta erbesteratu baten edo erbesteratuen senide baten artean, pertsona horiek bizi izandakoa partekatzeko. Hain zuzen ere, Getxon, Ortuellan, Gernikan eta Portugaleten egin dira horrelako hizketaldiak, eta herritar asko bertaratu dira bertara, memoria historikoa ezagutzeko eta harrera gizatiarragoa nola egin ikasteko.
![]() |
|
![]() |
|
![]() |
|
![]() |
Itzuli proiektuaren aurkezpenera
Memoria partekatuak – ASYLUM komikia
Marina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.
‘Asylum’ komikia eskura dezakezu estekan ageri diren salmenta-puntuetan
![]() |
|
![]() |
|
![]() |
|
![]() |
Itzuli proiektuaren aurkezpenera
Memoria partekatuak – Hedabideak
![]() |
|
![]() |
|
![]() |
Itzuli proiektuaren aurkezpenera
Memoria partekatuak:asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko euskaldunen erbesteratze-esperientzien begietatik
Egitasmo hau Gernika Gogoratuz elkartearekin elkarlanean gauzatu da, eta Giza Eskubideen esparruko EAEko eragileak asilo-eskubidearen inguruan sentsibilizatzea du helburu. Horretarako, analogiak egingo dira gerra zibilean eta frankismoan euskaldunek bizitako erbesteratze-esperientziekin, eta emakumeen ekarpenak nabarmenduko dira bereziki.
Horretarako, elkarri loturiko lau prozesu hauek baliatu ditugu:
- – IKERKETA bat. Horri esker, EAEko errefuxiatuen eta frankismoaren garaian erbestean bizi izan zirenen lekukotzak bildu ditugu, bai eta haien ondorengoenak ere. Hori oinarri hartuta, analogiak identifikatu ditugu bizi izandako esperientzian. Ikerketa horri esker, hurbiletik ikusi ahal izan dugu zer esan nahi duen erbesteak eta asiloak: dakartzan ondorioak, pertsonek bizirik irauteko eta egoerari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak eta erreparazio-eskaerak.
- – SENTSIBILIZAZIO eta PRESTAKUNTZA estrategia bat. Horren bitartez, zenbait tresna sortu eta ekintzak gauzatu dira memoria partekatu horiek jende gehiagorengana helarazteko; izan ere, memoria horiek hainbat gako eskaintzen dituzte une honetan iristen ari diren errefuxiatuei harrera gizatiarragoa egiteko.
- – SISTEMATIZAZIO prozesu bat. Horri esker, bizitakotik ikasi ahal izan dugu, ikasitako hori etorkizuneko ekintzetan erabiltzeko.
Ekintzak
ASYLUM komikia | Tras la frontera | Hizketaldiak |
Tailerrak errefuxiatuekin | Bizirik atera zirenen arteko topaketa | Kolektiboen arteko topaketa |
Hedabideak | Unibertsitateko egitasmoak | Sistematización |
Financiado por:
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko