Ezin gara isilik geratu! Palestinar herriaren genozidioari ez!

Europako eta Nazioarteko erkidegoaren pasibotasuna salatzen dugu! Larrialdiko laguntza humanitarioa baldintzarik gabe eta berehala ematea eskatzen dugu!

Israelek Palestinan egiten ari dena genozidioa da. Herri oso bat ari da desagerrarazten munduaren begien aurrean.

Gaur egun, Israeleko Estatuaren eraso militarra mugak guztiz gainditzen ari da. Gerrakrimenak zigorgabetasun osoz egiten ari dira, eta hori geldiarazi beharko luketenek konplizitatez begiratzen dute.

Gazako egoera jasanezina da. Umeak gosez hiltzen dira, eta biztanleria ur edangarri eta argindar barik bizitzera behartuta dago.

Behar-beharrezkoa da giza laguntzarako korridore iraunkorrak irekitzea eta medikamentuak, elikagaiak eta arreta medikoa sartzen ahalbidetzea, UNRWAren eta baimendutako beste erakundeen bermearekin.

Kalera atera ginen, Bilbon, joan den maiatzaren 31n, gure gaitzespena ozen adieraztera. Eta oraingoan, indar gehiagorekin eta eragile sozial gehiagoren babesarekin, gizartea berriz deitzen dugu: uste dugulako genozidioaren aurrean inor ez litzatekeelako isilik egon beharko.

Gerra krimenak amaitzeko irmotasunez exijitzen dugu.

Horregatik, ekainaren 26an, osteguna, 19:00etan, kalera aterako gara Moyuatik Udaletxeraino herri martxa handia egiteko.

Ekitaldi honen aurkezpenaren prentsaurrekora gonbidatzen zaituztegu, datorren astelehenean, ekainaren 23an, 12:00etan, La Bolsa gizarte zentroan (Pelota kalea 10, 48005-Bilbo).

Harremanetarako:

  • Andrea Ruiz: 607 98 46 18
  • Juan Luis Ibarra: 648 76 63 89

Deitzaileak:

Begirune, CEAR Euskadi, CVX Arrupe Elkartea, Gernika Palestina, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Pertsonalde, Zehar-Errefuxiatuekin.

Scroll to Top