Ekainak 20, Errefuxiatuen Mundu Eguna: Donostia eta Gasteiz errefuxiatuen eta migratzaileen alde mobilizatu dira

Gutxi gorabehera 300 lagun bildu ziren bi hirietan, besteak beste, Migrazio eta Asiloari buruzko Europako Ituna indarrean jarri izana salatzeko.

Donostia eta Gasteiz, 2026ko ekainaren 20a. «Ez Migrazio eta Asiloari buruzko Europako Itunari. Ez Europako errepresio eta heriotza politikei» izan zen Errefuxiatuen Mundu Eguna dela eta ekainaren 20an Donostian eta Gasteizen egindako mobilizazioetan gehien entzun zen aldarrikapenetako bat.

Donostian, manifestazioa Aquariumetik abiatu zen «Harrera-herria gara» lelopean. Deialdia elkarrekin egin genuen elkarte hauekin batera:

  • CEAR Euskadin
  • SOS Arrazakeria Gipuzkoa
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak
  • Salvamento Marítimo Humanitario
  • Zaporeak
  • Mundubat
  • Amnesty International
  • Oxfam Intermón eta beste hainbat kolektibo eta erakundek.

Gasteizen, hainbat kolektibo eta erakunde elkartu ziren «bizitzaren aldeko eta ez heriotzaren aldeko politika publikoak» eskatzeko. Europar Batasunaren migrazio- eta asilo-politikak salatu zituzten, baita Espainiako Estatuak politika horiek pertsona migratuen, errefuxiatuen eta erbesteratuen aurka nola aplikatzen dituen ere. Mobilizazioa «Ez errepresiorako itunari! Gasteizen, harrera duina» lelopean egin zen.

Mobilizazioak testuinguru bereziki larri batean kokatzen dira: joan den ekainaren 12an indarrean sartu zen Migrazio eta Asiloari buruzko Europako Ituna (MAEI). Kolektibo deitzaileen arabera, itun horrek adingabeak barne hartzen dituzten atxiloketa masiboak legeztatzen ditu, migrazio-kudeaketaren ardura hirugarren herrialdeen esku uztea sustatzen du, eta Europako asilo-eskubideari kolpe hilgarria ematen dio.

Donostia

Gasteiz

Scroll to Top