Ekainaren 16an, 10:00etatik 13:30era, PEMAri buruzko mintegia egingo dugu EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan
Donosti, 2026ko maiatzaren 29a. Ekainaren 20a dela eta (Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna), Zehar-Errefuxiatuekin erakundetik, Nazioarteko Babes Sistemak Migrazio eta Asilorako Europako Ituna (PEMA) indarrean sartzeak eragiten duen atzerakadari heldu nahi diogu, gainera, indarkeriak eta lekualdatze behartuak eragiten dituen eredu estraktibista baten testuinguruan kokatuz. “Deserrotuak: birpiltze eta mugen arteko ibilbidea” gure azken txostena aurkeztuko dugu, eta Europako migrazio eta asilo sistemari egiten zaion kritika antirrazista eta dekolonialean jarriko dugu arreta, eta erresistentzia-estrategiak partekatuko ditugu.
“Migrazio eta Asilorako Europako Ituna: Europako nekropolitika eta horrek jatorrian, igarobidean eta helmugan dituen eraginak” mintegia ekainaren 16an, osteguna, 10:00etatik 13:00era ospatuko da EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan. Jardunaldi honetan hainbat pertsona egongo dira gurekin.
EGITARAUA
HASIERAKO MAHAIA 10:00 – 10:30
- Alberto Emparanza, EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
- Javier Canivell Fradua, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendaria
MAHAI-INGURUA 10:30 – 11:30
- Patricia Bárcena García, Defensor del Pueblo-ko (Espainiako Estatua) Bigarren Ondokoa
- Araitz Peña, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea
Moderatzailea: Nicolás Alonso Moreda, Zuzenbide Fakultateko (EHU) Nazioarteko Zuzenbideko irakasle eta dekanordea
MAHAI-INGURUA 11:30 – 13:30
- Raquel Celis Sánchez, txostenaren egilekidea, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko eragin eta parte-hartze sozialeko taldea
- Madrilgo Erregularizazioaren Aldeko Batzar Antirrazista
- Abdoulaye Sarr, SOS Arrazakeria / Arrazakeria Gipuzkoa
Moderatzailea: Leire Lasa Fernández, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko eragin eta parte-hartze sozialeko taldea
