Euren egoerari eta Espainiako asilo-prozedurari buruzko informazioa emango diete, erabaki informatua hartu ahal izan dezaten.
Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi islamofobia eta zurrumurru arrazisten inguruan arituko dira Vitoria-Gasteizen
Hurrengo larunbatean, Otsailak 18, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) “Ez Utzi Endredatzen 2017” Mintegia antolatu du Gasteizko Artium Museoan. Egungo islamofobia jorratuko dute Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi adituek. Ekimena Arabako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barne kokatzen da, ZEHAR errefuxiatuekinren gidaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.
CEAR- Euskadik “Kapitala vs. Bizitza” izeneko bideoa plazaratu du
“Kapitala vs. Bizitza” lemapean, ZEHAR errefuxiatuekink transnazionalen jardueraren ondoriozko desplazamendu behartuen errealitatea aztertzen duen bideo bat plazaratu berri du. Meatzaritzaren, petrolioaren arloko eta hidroelektrikaren arloko megaproiektuen inguruan ari gara, kapital euskalduna, espainiarra eta/edo europarra dutenak eta beraien negozioak inplementatzeko lurraldeetan sartzen direnak, bertako komunitateak gabetuz eta beraien bizimodu tradizionalak desagertuz.
Espainiar Estatua sexu- esplotaziorako salerosketen biktimei asilo eskubidea aitortzen hasi da
(Madril, 2017ko urtarrilak 16). Iazko azkeneko hilabeteen, agintari espainolak nazioarteko babesa aitortzen hasi dira sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak izan diren emakumeei. Konkretuki, Saharaz hegoaldeko 12 emakume eta beraien seme-alabak dira eta CEARren talde juridikoaren laguntza izan dute.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari ZEHAR errefuxiatuekink proposatutako asilo neurriak hartzeko eskaera luzatu dio
Gaur, Gasteizko Parlamentuak Ez Legezko Proposamen (ELP) bat onartu du Eusko Jaurlaritza estutzeko errefuxiatuen eskubideak bermatzeko premiazkoak diren neurriak hartu ditzan.
ELP-a Cear-Euskadik Eusko Jaurlaritzari azkenengo hilabete hauetan galdatu dizkion premiazko 5 neurrietan oinarrituta dago. Hauteskunde kanpainan, erakundeak bilera pertsonalak izan zituen alderdi nagusiekin eta gai honen inguruko herritarren sinadura bilketa bat sustatu du Change.org plataformaren bitartez.
ETXEA=BABESLEKU, Fair Saturday ekitaldiko erakusketa eta kontzertua
Azaroaren 26an, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen plana proposatzen dizugu: Iratxe Gonzalez Villalaguenga ilustratzaileak antolatutako Etxea = Babesleku erakusketa eta kontzertua, Zorrozaurreko“ZAWP” aretoan (Bilbon) ospatuko dena.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertan, adimentsuak diren 40 artisten obrk erakutsiko dira, haien ikuspegitik errefuxiatuen egoera azalduko dituztena.
CEAR Euskadiko proiektuetara bideratuko dira lortutako diru-sarrerak: obretako %70 eta sarreretako %100.