Bihar ospatzen da Xenofobia eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko eguna. Data kontutan izanda, ZEHAR errefuxiatuekink “Ez Utzi Endredatzen” kanpainaren jarraipena den bideo berri bat plazaratu berri du. Kasu honetan, errefuxiatuekiko dauden aurreiritzietan oinarritzen da. Enpatia eta zirrara sortuz, bideoak mezu bat zabaldu nahi du herritarren artean: Errefuxiatuen inguruan sortzen diren zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurrean nahasten ez uztea, hala nola: asilo eskatzaileak yihadismoarekin zuzenean gizarte laguntzen gehiegizko erabilera egiten dutela.

Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi islamofobia eta zurrumurru arrazisten inguruan arituko dira Vitoria-Gasteizen
Hurrengo larunbatean, Otsailak 18, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) “Ez Utzi Endredatzen 2017” Mintegia antolatu du Gasteizko Artium Museoan. Egungo islamofobia jorratuko dute Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi adituek. Ekimena Arabako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barne kokatzen da, ZEHAR errefuxiatuekinren gidaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.