‘Beste Bi’ Etxebizitza-Inklusiorako Plataformak Etxerik Gabeko Pertsonen Eskubideak eta Ametsak Aldarrikatzen Ditu

Bilbo, 2025eko urriak 30. BESTE BI plataformaren agiria

Bizkaian badira gauero lo egiteko leku baten bila dabiltzan pertsonak. Hotzez, beldurrez eta bakardadez betetako motxilak daramatzatenak. Bizirik irauten dutenak, baina amets ere egiten dutenak.  

Bizitza duin batekin amesten dute, etxe batekin, bigarren aukera batekin. Iaz, gure kanpainak “Elkarrekin ibiltzera” gonbidatu gintuen etxerik gabeko pertsonen bizi-ibilbidearekin batera, haien duintasuna eta eskubideak berreskuratzeko. Aurten, larritasunez nahitaezkoa den gonbidapena  luzatzen dugu: bide berri bat eraikitzea. Bide honetan begirada kalean ez ezik, honetan bizi diren pertsonengan. Etxegabetasuna jasatzen duten pertsonak, nahiz eta ia guztia galdu duten, etorkizun hobearekin amets egiteari uzten ez diote. Borrokaz, itxaropenaz eta berriz gizartearen parte izateko desioz betetako bidea da. Ibilbide hori ikustezintasunetik atera behar dugu: Ikusiezina ikuzarazi, aitortu,  binkulu errealak eta aukera duinak eraikiz.  

Hainbat oztopok isildutako ametsak ikusarazi nahi ditugu: lanean ari diren einean etxebizitza bat eskuratu ezin duten pertsonak, ikusezintasunean harrapatuta dauden pertsona migratuak, irteera ziurrik aurkitzen ez duten indarkeria matxistaren biktimak, lan-aukerarik aurkitzen ez duten gaitasun-anitzak dituzten pertsonak, osasun mentaleko arazoak edo adikzioak dituzten pertsonak, adin nagusitasunera iristean ateak ixten zaizkien gazte extutelatuak, bere kargu adingabeak dituzten ama bakarrak, beren etxeetatik kanporatutako LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak…  

 ETXERIK GABE BAINA AMETSEKIN!!!!!!! 

Beste Bik honako hau defendatzen du:  

  • Pertsona orok du etxea izateko eskubidea: ez da pribilegio bat, giza eskubide bat da.  
  • Duintasuna ez da negoziatzen: ezin dugu normalizatu kalean lo egitea, ez auzokideok, ezta erakunde publikoek ere. 
  • Etxegabetasuna ez da arazo indibiduala, soziala eta politikoa baizik, eta guztiok dugu zerbait esateko.   
  • Inork ez du aukeratzen aterperik gabe bizitzea, eta inork ez luke sistematik kanpo geratu behar.  

Bizkaian Beste Bi osatzen ditugun erakundeek honako hau aldarrikatzen dugu:   

  • Etxebizitza eskuragarri gehiago eta alokairurako babes-laguntza gehiago, inork ez dezan kalean amaitu  
  • Lurralde osoan arreta duina eta hurbila emateko baliabideak, udal bakoitzak etxegabetasunari modu eraginkorrean eta kolektiboan aurre egiteko konpromisoa hartu behar du.  
  • Benetako prebentzioa, etxegabetzeak gelditzea eta berandu denenean baino lehen jardutea.  
  • Erakundeen arteko koordinazio eraginkorra, aurrekontu eta konpromiso argiekin.  
  • Etxegabetasuna bizi dutenei edo bizi izan dutenei entzutea: haien ahotsek kontatu egin behar dute, haien ahotsek eta ametsek kontatu egiten dute.  

Beste Bitik Bizkaiko gizartea — herritarrak, instituzioak eta erakundeak — gonbidatzen dugu errealitate horri aurre egitera eta jardutera. Justizia soziala, baliabideak eta borondate politikoa behar dira. Etxerik gabe bizi direnen ametsak gureak ere badira. Eta Bizkaian “Etxerik Gabeko Inor” errealitate izango den etorkizuna eraikitzea guztion ardura da.  

#InorEzEtxerikGabe #NadieSinHogar  #InorEzEskubiderikGabe  #NadieSinDerechos 

‘BesteBi’ plataforma

‘BesteBi’ plataforma 2006 urtean sortu zen Bizkaian eta, gaur egun, Etxebizitza eskuratzearen alde eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ alde lan egiten duten erakunde hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan).

Partaideak: Adsis / Agiantza / Bidesari / Bizitegi / Cáritas Bizkaia / Comedor S. Antonio de Irala / Comisión Antisida Bizkaia / EAPN-Euskadi / Elkarbanatuz / Emaús-Bitartean / Emaús Bilbao / Gizakia-Proyecto Hombre / Goiztiri / Klaret Enea / Izangai / Lagun Artean / Médicos del Mundo / Oblatas-LehioZabalik / Posada de los Abrazos / Rais-Euskadi / Sortarazi / T4 / Zehar-Errefuxiatuekin / Zubietxe /

Scroll to Top