
Bilbon, 2026ko otsailaren 28an. Zehar- Errefuxiatuekin erakundetik Berta Cáceresen memoria ekarri nahi dugu gogora, Hondurasko buruzagi indigena, feminista eta ingurumenaren aldeko aktibista. Bere borroka bizirik mantendu nahi dugu, eta, jakina, justizia eskatu Berta berarentzat, herri Lencarentzat eta munduko herri guztientzat.
2016ko martxoaren 2an erail zuten Hondurasen Berta Cáceres, herri Lencako buruzagia eta lurraldearen defendatzailea. Desarrollos Energético (DESA) enpresak Lenca herriaren lurretan sustatutako “Agua Zarca” Proiektu Hidroelektrikoaren aurka tinko egiteagatik.
10 urte igaro dira inpunitatez. Gaur bere oroimena bizirik mantendu nahi dugu, bere borroka berpizteko eta justizia aldarrikatzeko: Berta, herri Lenca eta munduko herri guztientzat.
Bere heriotzatik hamar urtera, Berta Cáceresek bizitzaren, lurraldeen eta herrien duintasunaren defentsan gidari eta itxaropen izaten jarraitzen du.

Hori dela eta, Euskal Herriko hainbat erakundek bultzatutako deialdiari erantzunez, ekintza hau babesten dugu, memoria, egia eta justizia exijitzeko.
Irakurketa: martxoaren 2an, astelehena, 11:00etan, Bilboko Hondurasko Kontsulatuaren aurrean.

