Bazkaria eta bazkalondoa gure Zuloaga Txikiko zentroan, Bizilagunak ekimenaren barruan

Zuloaga Txiki gure harrera-zentroan bizi diren sei lagunek kultura arteko bazkarian parte-hartu zuten bertako familia eta taldeekin, Gipuzkoan gizarte-kohesioa sustatzeko ekimen honen barruan

Tolosa, 2025eko maiatzaren 12an. Pasa den igandean, Zehar Errefuxiatuekin entiateak Bizilagunak egitasmoaren edizio berri batean parte hartu zuen. Jatorri ezberdineko pertsonen arteko topaketa eta bizikidetza sustatzen duen ekimena da hau.

Bizilagunak proposamena, elkar ezagutza sustatzeko, kohesio soziala indartzeko eta estereotipoak eta aurreiritziak apurtzeko helburuarekin sortu da, herritarren artean harreman espazioak sortuz. Izan ere, pertsona askok kultura ezberdinetako jendea ezagutu nahi izaten dute, baina askotan zaila izaten da aukera horiek aurkitzea. Bizilagunak, hain zuzen ere, zubi hori zabaltzeko sortu da: horretarako, mahai baten inguruan elkartzen ditu familia, kuadrilla eta herriko taldeak jatorri ezberdinetako pertsonekin, kulturen arteko bazkari bat partekatzeko.

Zehark-Errefuxiatuak elkartearen ordezkari gisa, Tolosako Zuloaga Txiki harrera-zentroan bizi diren sei lagunek parte hartu zuten ekitaldian. Parte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izan zen: oso gustura gelditu ziren bai proiektuaren garapenarekin, bai kultura eta ohitura desberdinak giro hurbil eta lasaian partekatzeko eta ezagutzeko aukerarekin. 

Scroll to Top