Arabako Bizikidetza Taldeen I. Topaketa

 Ibernalo (Kanpezu), 2025eko ekainaren 13a 

Joan den ekainaren 13an, Ibernalo bizitzaz, kolorez, zaporez eta topatzeko gogo biziz betetako muino batean bihurtu zen. Arabako hainbat udalerritako 110 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten Bizikidetzarako Auzo Taldeen I. Topaketan, Mixturaren bidez komunitate-klabean ehuntzen ari diren aniztasuna, errotzea eta sareak ospatzeko jardunaldian. 

Mendialdea, Aiaraldea, Arabako Errioxa eta Lautadako bizilagunak elkartu ginen esperientziak partekatzeko, etiketak alde batera utzita elkar ezagutzeko eta auzoz auzo, plazaz plaza, txokoz txoko eraikitzen den kulturen arteko bizikidetza indartzen jarraitzeko. 

Mendialdea, Aiaraldea, Arabako Errioxa eta Lautadako 113 lagunek parte hartu zuten guztira, emakume eta haurren presentzia nabarmenarekin. Horrek berretsi egiten du proiektuaren oinarri komunitarioa eta familiarra: 

Parte hartu zutenen jatorriak oso aberasgarriak izan ziren: Maroko, Aljeria, Sahara, Venezuela, Italia eta Euskadi esaterako. Mosaiko bizia izan zen, Arabako aberastasun soziala eta kulturala islatuz.  Arratsaldea aurkezpen dinamiko batekin hasi zen, non talde bakoitzak nondik zetorren eta bere udalerrietan egiten ari diren bidea partekatzeko aukera izan zuen. Dinamika ludiko bat aitzakia izan zen izotza hausteko eta auzokoen ahotsei protagonismoa emateko. Izan ere, hemen, ahots guztiek bat egiten dute. 

Topaketa mahai partekatu handi baten inguruan izan zen; Ibernaloren kanpoaldean, ekaineko eguzkipean eta mendiz inguratuta. Era berean,  mimoz prestatutako mokadutxo batez gozatu zuten haien artean sortutako playlist batez lagunduta. Zapore eta elkarrizketa espontaneoek elkargune eta gozamen komunitario bihurtu zuten une hori. 

Aldi berean, kulturarteko ipuin-irakurketa bat antolatu zen txikientzat, eta horrek amaiera bikaina eman zion jardunaldiari, non protagonismoa pertsonena izan zen, haien istorioena eta maitasunetik, errespetutik eta elkar entzutetik abiatuta bizikidetza eraikitzeko duten borondatearena. 

Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik bihotzez eskertzen dugu pertsona, talde eta udalerri bakoitzaren parte-hartzea. Lehen topaketa hau ez da helmuga bat, abiapuntua baizik. Guztiok egoteko guneak bultzatzen jarraituko dugu, gure ezberdintasunekin eta elkarrekin bizitzeko gogo komunarekin», adierazi zuen Rebeca Carrionek, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko Bizikidetza eta Kulturartekotasun teknikariak. 

Scroll to Top